XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guzti honek zera suposatzen du: Ikasleari ardura indibiduala eskaintzea eta ikasleak berak psikologoarekin eta sustatzailearekin elkarrizketa pertsonalak egitea.

Gorputz, musika, plastika, eskulangintza eta beste mailatako espresaketa areagotzea: era orokorrean, izakiak, bere askatasun osoan bidera dezakeen edozeri ateak zabaltzea.

Kirol-ekintzetan parte hartzea, bai bakarka zein taldeka.

Osasunaren mesedetako heziketari arreta eskaintzea (higienea, sexu-hezkuntza...).

Ikasle bakoitzaren gurasoekin elkarrizketa pertsonalak egitea.

2. Tartekatze sozialaren lagungarri gertatuko den hezkuntza garatzea, gizaki berdinen partaidetzaren eta, bilakaeran erreferentzigune izan ditzan, helduen portaera-ereduen araberaz ihardutea.

Honek zera suposatzen du: Pertsonarteko harreman barruti gisa, hamabost ikasleren talde txikiak eratzea.

Talde hauekin, espezialista batek gidaturik, taldeen arteko ekintza dinamikoak gauzatzea.

Ikasle-ikasle, ikasle-irakasle eta irakasle-irakasle alorretako harremanak, bestearen onarpen eta baloratze positiboan oinarritzea.

Taldearteko harremanak bultzatzea.

Ikastetxeak eskatzen dituen erantzunkizunetan (taldeko bozeramaleak, mantenua...) parte hartzeko aukera ikasleei eskaintzea.

3. Ezagutza eta ohitura profesional oinarrizkoak berenganatzearen bidez, lan-munduarenganako jarrera positiboak sor ditzan hezkuntza erabilkorra aurrera eramatea.

Honek zera suposatzen du: Lantegi polibaliagarriak sortuz, lanbide batzuk dituzten eskakizunak, ikaspideak, irtenbideak, e. a. ikasleei ezagutaraztea.

Balioaniztasun hau era malguan (baina egituratuan) antolatzea, ikasleek lantegi guztiak ikus ditzaten, geroan, beraien interesen araberazko aukera egin dezaten.

Ikastetxean, ikasleek lantegi edo iharduera bakoitzean noiz ihardun behar duten mugatzea.

Lanbide desberdinek nolako irtenbideak dituzten ikasleei adieraztea.

Gurasoei lantegietan parte hartzeko aukera ematea.